El Castell de Guadalest Herria · Castell de Guadalest, el, La Marina Baixa, Alacant El Castell de Guadalest Alacant probintziako udalerri txiki bat da, Marina Baixa eskualdean, 284 biztanle eskas dituena, izen bereko haranean eta probintziako gailurrik altuenez inguratuta: Aitana mendilerroa, hegoaldean, 1.558 metrorekin, Xortà mendilerroa iparraldean eta Serrella mendebaldean. Bere hiri-gune historikoa, 595 metrotan eta gazteluak menderatua -garai musulmanean jadanik zegoena-, Los Pueblos Más Bonitos de España zerrendaren parte da eta 1974an Conjunto Histórico-Artístico izendatu zuten (Espainiako ondare-babes figura bat). XIII. mendearen erdialdean kristauek konkistatua, gaztelua Sarriatarrena izan zen, gero Koroarena, gero Gandiako dukeena eta, 1543az geroztik, Cardonatarrena, Guadalesteko markesena. 1644ko bi lurrikarak suntsitu zuten. Gaur egun, oinetan Guadalest ibaia duela, Espainiako herririk bisitatuenetako bat da. Argazkia: Huguette Dion (CC BY-SA 3.0 es) Zer ikusi eta zer egin Castell de Guadalest, eln