Botorritako brontzeak Monumentua · Botorrita, Comarca Central, Zaragoza Botorritako brontzeak K.a. I. mendeko brontzezko xafla multzo bat dira, Contrebia Belaiscan aurkituak, Cabezo de las Minasen, gaur egungo Botorritatik gertu. Aztarnategiak lau brontze eman ditu, hiru zeltibero hizkuntzan idatziak paleohispaniar idazkerarekin eta laugarrena latinez, hiriaren udal-artxibotik datozenak seguruenik. Ikertzaileek beren funtzioa eztabaitzen dute: Francisco Villar eta Carlos Jordánentzat erromatar convento baten baliokidea zen barruti juridiko baten artxiboa izango litzateke, Francisco Beltrán Llorisek dioen bitartean Contrebiaren neutraltasunak -lurralde zeltibero, ibero eta vaskoiaren artean kokatua- gatazkak ebazteko leku aproposa bihurtu zuela, onartuz gutxienez lau brontzeetatik hiruk han ebatzitako auziak jasotzen dituztela. Piezak gaur egun Zaragozako Museoan kontserbatzen dira. Argazkia: Unknown author (Public domain) Zer ikusi eta zer egin Botorritan